Ikusle koputua

2018-03-19

Eureka zientzia museoa

Kaixo!! Martxoaren 13an Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Esperimentuak egiteaz gain, planetarium-a ikusteko aukera  izan genuen eta baita parkean jolasteko astia ere. Hona hemen zenbait argazki:



2018-03-18

Eskola txikietako kirol topaketak 2018

Aurreko mezuan aurreratzen genizuen bezala hemen dituzue kirol topaketen inguruko argazkiak bideotxo txiki batean. Ea zuen gustukoak diren!!



2018-03-12

Eskola txikietako kirol topaketak 2018

Kaixo!! Pasa den ostiralean martxoak 9, Aginaga eskolako LH 3-4-5.mailako ikasleak Tolosara joan ziren eskola txikietako kirol topaketetan parte hartzera. Tolosaldeko Atarian artikulu batean egun horri buruzko informazioa irakur dezakezue eta baita hainbat argazki ikusi ere. Azpiko estekan sakatuz gero ikusgai izango duzue:

https://ataria.eus/tolosaldea/1520602175496-eskola-txikien-topaketa-420-haur-bildu-ditu

Laster izango duzue Aginagako eskolako ikasleen argazkia ikusgai!!

Martxoak 8: Emakumearen eguna

Kaixo guztioi!! Aurreko ostegunean martxoak 8 emakumearen eguna aldarrikatu nahi izan genuen eskolan. Horretarako Agiñan zehar ibili ginen kantuan eta dantzan eta baita zarata eginez berdintasuna lor dadin eskatuz. Hemen dituzue bideotxo desberdinak bakarrean elkartuta: