ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
Ikusle koputua
2017-12-21
Olentzero eguna
Gaur abenduak 21 Olentzero eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako Agiñan zehar kantuka ibili gara eta baita dirua bildu ere. Eskerrik asko guztioi eta Olentzerok ekar diezazuela eskatutako opari guztiak.
1.Hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia: ANIMALIAK
Atzo abenduaren 20an 1.hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia osatu genuen. Abestiak, antzerkiak, dokumentalak... denetik egon zen ikuskizunean. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue hainbat bideo:
2017-12-20
Ikasleen urtebetetzeak: abendua
2017-12-18
Jolas kooperatiboak
2017-12-11
Herri kirolak LH
Abenduaren 5ean gorputz hezkuntzako saio bikoitza osatu genuen. Batetik LH 1-2.mailetako ikasleak eta bestetik LH 3-4-5.mailetako ikasleek herri kirol desberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Horretarako eskola kiroleko herri kirol federazioko Ekiñeren laguntzari esker 5 herri kirol desberdin praktikatzeko aukera izan zuten gure ikasleek: lokotxak, txingak, zaku lasterketa, giza proba eta sokatira. Hemen dituzue bi taldeen bideoak:
2017-12-04
Euskararen eguna
Dakizuenez abenduaren 3an euskararen eguna izan da. Egun seinalatu hau ospatzeko eskolan asmakizun saiotxoa eta bertso saiotxo txiki bat egin dugu. Hori dela eta hemen duzue asmatutako bertso pare bat zuek etxean ere kanta itzazuen.
Euskararen eguna
abenduak hiru,
hizkuntza
babestea
denoi dagokigu,
izan gaitezen
denok
gu horren testigu.
Indio asko gara
bat bakarra tribu
DOINUA: ARTUA
AHITU ETA 1 (ZORTZIKO TXIKIA)
Zaharra dugu gure
hizkuntza
zaharrena
beharbada,
euskaldunok
erabili dugu
bakoitzak bere
erara,
jaso baititu urte
askotan
hainbat ta
hainbat zaplada
baina ez dezagun
galtzen utzi.
Gora ta gora
euskara!
DOINUA:
Bertso polit bat kantatuko det A (ZORTZIKO HANDIA)
Akrosport LH 3-4-5.mailak
Ostiralean abenduak 3 gorputz hezkuntzako saioan oreka lantzeko eta taldekako lana bultzatzeko lantxo pare bat egin genituen. Hemen dituzue egindako lanen bideotxo pare bat:
2017-11-30
Gorputz adierazpena lantzen
Kaixo, joan den asteartean azaroak 28 LH 1-2.mailetako ikasleek gorputz adierazpena lantzen aritu ziren, kasu honetan enpatian oinarritutako jarduerak erabili zituzten beren lanak osatzeko. Bi taldetan banatuta beren lanak bideoz grabatu genituen. Hemen dituzue beren aurkezpenak. Ea zuen gustukoak diren!
2017-11-28
Baratzean lanean
Kaixo denoi! Aurreko ostiralean azaroak 24, gure baratzean lanean aritu ginen. Belar txarrak kenduta, lurrari buelta eman genion eta landaketak egin genituen. Batetik marrubiak sartu genituen eta bestetik eskarolak, tipulinak eta baratxuriak. Gainera hazitegia ere prestatu genuen. Hemen dituzue egindako lanaren hainbat argazki:
2017-11-27
2017-11-20
DONOSTIAKO AKUARIUMERA TXANGOA
HEMEN DUZUE AKUARIUMERA JOAN GINENEKO BIDEOA. ASKO IKASI GENUEN, EZTA ? BAI IKUSITAKO ARRAINEN ETA BAITA ZUEN ARGAZKI ETA BIDEO MORDOA DITUZUE IKUSGAI. ABESTI UGARIREKIN BATERA KANTA DEZAKEZUE DENOK ETXEAN. SEGURU KANTU ASKO EZAGUTZEN DITUZUELA !!
2017-11-09
2017-11-07
Akrosport LH 1-2.mailak
Kaixo, hemen dituzue gorputz hezkuntzako saioan landutako akrosport ariketekin osatutako bideotxo bat. Ea zuen gustukoa den!!
2017-11-06
INPROBISAZIO LANAK LH 1-2
Gaur LH 1-2ko ikasleek inprobisazio antzerkiak osatu dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Hemen dituzue gure aktore eta aktoresen bideoak:
2017-11-03
Baratzean lanean
Urriko ikasleen urtebetetzeak
Kaixo! Ohiturari jarraituz hilero ikasle eta irakasleen urtebetetze argazkiak jarriko ditugu blog-ean. Urrian 4 ikaslek eta irakasle batek bete dituzte urteak: Ibaik urriaren 6an, Alaznek urriaren 9an, Riham eta Jarek urriaren 16an eta Iraidek 24ean.
ZORIONAK DENOI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIEN PARTEZ!!!
ZORIONAK DENOI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIEN PARTEZ!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)