Ikusle koputua

2018-06-25

Uztaileko eta abuztuko ikasleen urtebetetzeak

Kaixo! Oporretan egonik ere ez gara ahazten hainbat ikaslek udan urteak beteko dituztela. Uztailaren 7an Malen A.-k, uztailaren 10ean Linak eta uztailaren 29an Enara E.-k. Abuztuan aldiz, Danelek abuztuaren 4ean, Irati M-k 5ean, Alexek 17an eta Garik 27an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta familien partez!! Udaz gozatu!!!




Ekaineko ikasleen urtebetetzeak

Kaixo! Ekainean hiru ikaslek bete dituzte urteak: ekainaren 8an Udanek, ekainaren 20an June Z.-k eta ekainaren 25ean June E.-k. Zorionak hiruroi eskolako ikasle, irakasle eta familien partez!!!

2018-06-17

Bizikleta irteera

Kaixo! Urteroko ohitura bihurtu da ekainean bizikleta irteera egitea eta aurten ere ezin hutsik egin. Aurten Zubietaraino joatea motz egin zaigu eta Lasarteko hipodromoraino joan gara Ixidroren laguntzaz. Hamaiketakoa Zubietan egin dugu eta bertako ikasleekin batera beisbolean jolasten aritu gara. Hemen dituzue argazki batzuk:




ESKERRIK ASKO IXIDRO ZURE LAGUNTZAGATIK! HURRENGO URTEAN ERE ESPERO ZAITUGU!

2018-06-11

Eskola txikietako festako lekukoa jaso dugu!

Egunon! Dakizuenez atzo ekainak 10 Oikian Eskola Txikietako festa ospatu zen. Giro ederra egon zen egun guztian zehar Oikiako eskola txikiak egindako lanari esker. Hasierako ekitaldiaren bukaera aldera gure eskolak lekukoa hartzeko ohorea izan zuen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi zuen laguntza eta babesagatik. Ea hurrengo urtean guztiok bat eginda festa ederra antolatzen dugun. 


Gora Eskola Txikiak! Gora Agiñako eskola txikia!




2018-06-04

BURRITO MEXIKARRAK HH 4-5 URTEKO GELAKO SUKALDEETAN

MEXIKOTIK ERE IBILI GARA  HH KO 4-5 URTEKOAK ETA BERTAKO BURRITO FAMATUAK EKARRI  DITUGU AGINAKO ESKOLARA. ARTO IRINAREKIN EGIN GENITUEN ETA ONDOREN TOMATE, LETXUA, ARRAULTZA ETA MAIONESAREKIN BETE GENITUEN. PRIMERAKOAK ZEUDEN !


ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN.



QUICHE PASTELA / HH 4-5 URTEKOAK SUKALDARI




PRIMERAN EGON GINEN PASTEL FRANTSES HONEN PRESTAKETAN. ARRAULTZAK, SALTXITXAK ETA ESNEGAIA ERABILI GENUEN OSTOPIL MASA BETETZEKO. ONDOREN DENA JAN GENUEN ETA ESKOLAKO BESTE GELETAN BANATU GENUEN.  EZ ZEN APURRIK ERE GELDITU !!


ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN