Ikusle koputua

2018-01-31

Ikasleen urtebetetzeak: Urtarrila

Kaixo! Urtarrilean bi ikaslek bete dituzte urteak: Safak urtarrilaren 5ean eta Ibai Muruak urtarrilaren 8an. ZORIONAK BIEI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASO GUZTIEN PARTEZ!!



Gorputz adierazpena eta erlajazioa

Kaixo! Atzo urtarrilak 30, gorputz hezkuntzako saioan, gorputz adierazpena eta erlajazioa lantzen aritu ginen. Hemen duzue bukaerako erlajazioaren bideotxo bat. 
Ea zuen gustukoa den!



Sukaldaritza praktikatzen

Sukaldaritza arrakasta handia izaten ari da LH 1-2ko gelan. Duela aste pare bat gailetak egiten lagundu zigun Ainhoak. Goxo-goxoak atera ziren ez zen batere sobratu eta!! Hemen duzue argazkitxo bat:















Mila esker Ainhoa zure laguntzagatik!!!

2018-01-30

Sukaldaritza praktikatzen

Kaixo!! Atzo urtarrilak 29 sukaldari bihurtu ginen. Rachid eta Zakiaren laguntzaz Marokoko sukaldaritza ezagutzeko aukera izan genuen. Hemen duzue bideotxo bat atzoko argazkiekin egina. 


Eskerrik asko Rachid eta Zakia zuen laguntzagatik!!!

2018-01-28

Jolas kooperatiboak

Pasa den ostiralean jolas kooperatiboetako beste saiotxo bat egin genuen denok elkarrekin. Oraingoan lau jolas desberdin osatu genituen: tren itsua, boloak gara, korapiloa eta enredatuta. Hemen dituzue argazki batzuk ea zuen gustukoak diren:






























2018-01-24

ESKOLA TXIKIEN EZAUGARRIAK


ESKOLA PUBLIKOAK

euskal eskola publikoa logoa bilaketarekin bat datozen irudiak

EUSKALDUNAK

euskararen txantxangorria bilaketarekin bat datozen irudiak
ADIN ANIZTASUNA DUTENAK


INGURUAREKIKO INTERAKZIOAN



GERTUKOAK, ATSEGINAK, EROSOAK...


AUZOAREKIN LOTUTAKOAK




"GUZTION ESKOLAK"


IKASLE GUZTIAK IRAKASLE GUZTIONAK DIRA




HERRI TXIKITIK MUNDU ZABALERA BEGIRA DAUDENAK



ANIMA ZAITEZTE GUREKIN BAT EGITERA!!!



Yoga saioak eskolan

Kaixo!! Gaur urtarrilak 24 bisita berezi bat izan dugu eskolan. Lorea yogako irakaslea etorri zaigu eta HH 4-5 urteko ikasleak, LH 1-2.mailakoak eta LH 3-4-5.mailetakoek aukera izan dute yogari buruzko hastapentxo txiki bat egiteko. Hemen ikus ditzakezue saioetako une batzuk:


























ESKERRIK ASKO LOREA ZURE LAGUNTZAGATIK!!!!


Gorputzaldiak: Konfiantza LH 1-2.mailak

Gaur urtarrilak 23 LH 1-2.mailako ikasleek konfiantzari buruzko saioa osatu dute. Hainbat jolas eta jarduera desberdinen bidez gorputz adierazpenaz gain bestelako sentipenak lantzen dituzte. Unitate didaktiko bakoitzaren bukaeran taldeko lan bat osatu behar izaten dute ikasleek. Hemen duzue oraingoan sortu dutena. Ea zuen gustukoa den!!!




2018-01-18

Eskolako txikienak haziak ereiten

Pasa den astelehenean HH 2-3 urteko ikasleak haziak ereiten aritu ziren. Ea eguraldiak pixka bat laguntzen digun gure baratza txukundu ahal izateko.









HH 2-3 urteko ikasleak lanean

Proiektuarekin buru belarri gabiltza eta eskolako txikienak ere lanean ari dira. Gaur goizean esku lanetan aritu dira. Zertarako izango ote da? Ea asmatzen duzuen!!






2.Hiru hilabeteko proiektua: Unibertsoa

Jakingo duzuenez 2.hiru hilabeteko proiektua Unibertsoa dugu. Hasiera emateko ikasle eta irakasle guztiok asanblada osatu genuen aurreko astean eta mapa kontzeptual batean jakin nahiko genituzkeen hainbat eduki idatzi genituen. Oraindik osatzeko dagoenez zuei bester kontzepturen bat bururatzen bazaizue edota informazioa baduzue, eskolako ateak irekita daude.



Errezetak egiten LH 1-2.mailetan

Dakizuenez 2.hiru hilabeteko proiektua unibertsoa dugu. Dena den, 1-2.mailetan proiektu horrez gain errezetekiko interesa piztu zaie. Aurreko astean goxo gauzak egiten aritu ziren ikasleak. Hemen duzue egindakoaren emaitza. Azkar garbitu zen platera!!!