Ikusle koputua

2018-11-30

Erle eguna: Ian irabazle

Kaixo!! Azaroak 25ean Erle eguna ospatu zen Usurbilen. Urtero bezala marrazki lehiaketa ospatu zen eta gure eskolako Ian Iglesias Letamendiak saria irabazi zuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!





Erronka motore kooperatiboak

Kaixo! Lehenengo hiru hilabetea bukatzen ari zaigu. Gorputz Hezkuntzan LH 3-4-5-6.mailako ikasleekin erronka motore kooperatiboak osatu ditugu eta egindako lanarekin bideotxo bat duzue ikusgai hemen. Bi taldetan aritu gara eta elkarrekin kooperatuz edozein erronka gainditu daitekeela ikusi dugu. Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea!!

2018-11-29

Anjeren urtebetetzea

Pasa den igandean azaroak 25 Anjeren urtebetetzea izan zen. Astelehenean azaroak 26 eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!!





2018-11-26

Azaroak 25: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna

Kaixo! Jakingo duzuenez atzo azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatu zen. Guk pasa den ostiralean eskolan tratu onei buruz hitz egiten aritu ginen. Geletan hainbat bideo eta ipuin desberdin ikusi ostean, arratsaldean Tratu onen dekalogoa idatzi genuen. Eskolako pasiloan jarri genuen ikusgai. Ondoren jolas bat osatu genuen paratxuta erabiliz. Taldeka dekalogoan azaldutako lau hitz osatu behar izan genituen. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:













2018-11-23

HHko ikasleak sukaldari

Kaixo!! Azken egunetan sukaldari bikain bihurtu zaizkigu Haur Hezkuntzako ikasleak. Ikusi nolako patata tortila ederrak prestatu dituzten!!



Baratzean eta lorategietan lanean

Pasa den ostiralean azaroak 15 baratzean eta lorategietan lanean aritu ginen Eiderren laguntzaz. Hemen dituzue hainbat argazki:



























2018-11-20

Familientzat hitzaldia

Kaixo! Oraingoan gonbidapen batekin gatoz. Jakingo duzuenez gure eskola Sare Hezkuntza proiektuan sartuta dago. Honen barruan ikasle, irakasle zein gurasoei bideratutako formakuntza saioak osatuko ditugu. Hau dela eta hurrengo asteartean LH 3-4-5-6.mailetako gelan 16:30etatik 18:00etara Heziketa digitalaren inguruko hitzaldia antolatu dugu. Bertan sare sozialak, teknologia, heziketa eta bestelako gaiez arituko zaizkigu. Egun horretan bertan LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek jazarpena-ziberjazarpenaren inguruko saioa osatuko dute gelan. 
Zuen interesekoa izango delakoan, parte hartzera animatzen zaituztegu!!!


2018-11-19

Praktiketako ikasleen agurra

Pasa den ostiralean azaroak 15 gure eskolan egon diren praktiketako ikasleak agurtu genituen. Bizkotxo goxoa ekarri ziguten eta guk ikasleen argazkiak oparitu genizkien. Mila esker Maddi eta Maialen zuen laguntzagatik!!! Laster arte!!!