A ze disgustua hartu dugun landare ontzi hau ikusi
ondoren! Mesedez ikasleok eskatzen dizuegu zigarro-puntak ontzi honen gainean
ez botatzeko.Lan asko egiten ari gara eta holako irudiak oso desatseginak
dira.Gainera suposatzen da zuek ere ohitura osasungarriak ere erakutsi behar
dizkiguzuela.
Mesedez ez bota berriro zigarro-puntak lorontzira.
Mesedez negua pasa arte bai ikasleei bai gurasoei
eskatzen dizuegu eskolako atea itxita mantentzea ikasgeletako tenperatura beroa
mantentzeko.
Joan den ikasturtean baratzaren proiektua hasi behar
genuenez, Donostiako ipuin lehiaketa batean parte hartu genuen.250 ipuin
aurkeztuak izan ginen…Hau poza andereñoak esan zigunean 10 ipuinen artean
Imanolen ipuina aukeratua izan zela.Lan hauek argitaratuak izan dira eta parte
hartu duten eskoletan banatu dira.
Zorionak Imanol zure lanarengatik!