Ikusle koputua

Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019-10-02

Proiektua historiaurrea

Kaixo lagunok!
Aurtengo ikasturteko lehenengo proiektua historiaurrea da. Hori lantzeko bildu ginen eskolako ikasle guztiak asanblada bat egiteko. Bertan ikasleon aurrezagutzak eta jakin nahi ditugun gauzak azaldu genituen.





    

2019-04-11

Agiñaberri aldizkaria

Kaixo!!! Gaur apirilak 11 2.hirulekoaren proiektuari amaiera emateko Agiñaberri aldizkaria aurkezten dizuegu. Gurasooi emailez bidali dizuegu deskargatu ahal izateko baina hemen ikusteko aukera ere izango duzue.
Espero dugu gustuko izatea!!!

2019-02-06

KAZETARIAK GARA PROIEKTUA

Kaixo!! Jakingo duzuenez hiru hilabete honetako proiektua kazetaritza da. HH 4-5 urteko gelan testu mota desberdinak ari dira sailkatzen. Hemen dituzue argazki batzuk:


















2019-01-23

Aginaga Herri Txiki Infernu Handi telebista saioan

Kaixo!! Jakingo duzuenez hiruhilabete honetan kazetaritza proiektua lantzen hasi gara. Komunikabide desberdinak aztertzen gabiltzan honetan Eitb-ko Herri Txiki Infernu Handi saioan Aginagako herritarrei hainbat elkarrizketa egin zizkieten. Ikusi nahi izanez gero beheko estekan sakatu:

herri txiki infernu handi aginaga bilaketarekin bat datozen irudiak



2018-12-20

1.hiru hilabeteko emanaldia: Ura

Kaixo!! Atzo abenduak 19 1.hiru hilabeteko emanaldia osatu genuen eskolan. Gure ikasleak antzezle eta dantzari trebeak direla azaldu zuten. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten, hemen duzue emanaldiko bideoa:



2018-10-16

Araztegira bisita

Kaixo! Gaur urriak 16 LH 3-4-5-6.mailetako ikasleak araztegia bisitatzera joan dira. Bertan urak egiten duen ibilbidea ikusi ahal izan dute. Hemen dituzue argazki pare bat:



UR ESPERIMENTUAK

Kaixo! Aurreko astean Urarekin zerikusia duten esperimentuak aurkeztu zizkiguten LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek. Hemen dituzue guztiak ikusgai!!!





























2018-09-25

Ur jolasak

Kaixo! Jakingo duzuenez lehenengo hiru hilabetean ura da gure proiektuaren ardatza. Horregatik proiektuari hasiera emateko ur festa eginez baino modu hoberik ez dago. Ikusi zeinen ederki pasa genuen!!

2018-05-03

Proiektua aurrera eramaten HH 4-5 urte

Kaixo! Jakingo duzuenez munduaren inguruko gaiak ari gara lantzen hirugarren hiru hilabete honetan. HH 4-5eko ikasleak kultura desberdinetako ezaugarriak aztertzen aritu dira eta hemen dituzue hainbat argazki. Zuek ere trebeak al zarete txinatar makilak erabiltzen?













2018-04-10

2.Hiru hilabeteko proiektuaren erakusketa: Unibertsoa

Kaixo!! Aurreko hiru hilabetean unibertsoaren proiektuari bukaera emateko erakusketa polita osatu genuen. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue bideotxo batzuk:





2018-03-19

Eureka zientzia museoa

Kaixo!! Martxoaren 13an Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Esperimentuak egiteaz gain, planetarium-a ikusteko aukera  izan genuen eta baita parkean jolasteko astia ere. Hona hemen zenbait argazki:



2018-01-18

HH 2-3 urteko ikasleak lanean

Proiektuarekin buru belarri gabiltza eta eskolako txikienak ere lanean ari dira. Gaur goizean esku lanetan aritu dira. Zertarako izango ote da? Ea asmatzen duzuen!!






2.Hiru hilabeteko proiektua: Unibertsoa

Jakingo duzuenez 2.hiru hilabeteko proiektua Unibertsoa dugu. Hasiera emateko ikasle eta irakasle guztiok asanblada osatu genuen aurreko astean eta mapa kontzeptual batean jakin nahiko genituzkeen hainbat eduki idatzi genituen. Oraindik osatzeko dagoenez zuei bester kontzepturen bat bururatzen bazaizue edota informazioa baduzue, eskolako ateak irekita daude.



2017-12-21

1.Hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia: ANIMALIAK

Atzo abenduaren 20an 1.hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia osatu genuen. Abestiak, antzerkiak, dokumentalak... denetik egon zen ikuskizunean. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue hainbat bideo:



















2017-11-06

INPROBISAZIO LANAK LH 1-2

Gaur LH 1-2ko ikasleek inprobisazio antzerkiak osatu dituzte, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Hemen dituzue gure aktore eta aktoresen bideoak:




2017-10-30

ESAERA ZAHARRETAKO ANTZERKIAK

Aurretik aipatu bezala ostiralean urriak 27 esaera zaharrei buruz prestatutako antzerkiak aurkeztu genituen eskolan. Hemen duzue bideoa ikusgai:

2017-10-19

Ekiñe albaitaria eskolan

Kaixo lagunak!! Albaitariari eskolara etortzeko gonbidapena eskatu ondoren eta berak baietza emanda, gurera etortzeko aukera izan zuen. Animaliei buruzko kontu interesgarriak kontatzeaz gain gure zalantza batzuk ere argitzen lagundu zigun. Hemen dituzue bere bisitaren hainbat bideo:















MILA ESKER EKIÑE ZURE BISITAGATIK!!!
NAHI DUZUNEAN ESKOLAKO ATEAK IREKITA DITUZU!!

2017-10-16

kaixo berriz!! asmakizun hau ea asmatzen duzuen:

 zein da hegan egin eta ugaztuna den animalia?
 animatu eta idatzi!!