Ikusle koputua

2017-04-30

IKASLEEN URTEBETETZEAK

Apirilean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Irenek apirilaren 3an, Rayyanek apirilaren 10ean eta Enaitzek apirilaren 17an. 
Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!




2017-04-06

Matematika manipulatiboa HH-n

Haur Hezkuntzako ikasleek matematika manipulatiboaren bidez arlo horretako hainbat eduki landu dituzte. Hemen dituzue beren saioetako hainbat azalpen eta argazki. Ikusi zenbat lan egin duten:

2017-04-05

Argiarekin esperimentatzen HH-n

Atzo arratsaldean HH-ko ikasleak  koloreekin eta argiarekin esperimentuak egiten aritu ziren. Hemen dituzue beren lanaren argazki batzuk:







2017-04-04

Korrika txikia Agiñan 2017

Gaur apirilak 4 Korrika txikia egin dugu eskola inguruan. Izerdi pixka bat bota ondoren lekukoan zegoen mezu ezkutua irakurri dugu frontoian eta ondoren dantza egiten aritu gara. Gurekin parte hartzera etortzerik izan ez baduzue hemen duzue bideoa:



Baratzean lanean

Atzo apirilak 3 baratzean aritu ginen lanean. Azoka egin ondoren hainbat hutsune geratu ziren betetzeko eta atzo horretan aritu ginen. Tomateak landatu genituen lehenik. Horretarako ontziak lurrez bete, ongarria bota eta ura gehitu genuen landareak landatu aurretik. Lan hau eginda letxugak ere sartu genituen. Ea eguraldiak laguntzen duen laster barazki ederrak izateko. Hemen dituzue argazki batzuk:

















ESKERRIK ASKO EIDER BERRIZ ERE ZURE LAGUNTZAGATIK!!!!

2017-04-03

Irakurketa partekatua martxoak 31

Aurreko ostiralean martxoak 31 irakurketa partekatuaren beste saio berri bat osatu genuen eskolan. Ikasle guztiak nahastuta binaka edo hirunaka ipuinak kontatzeari ekin genion. Hemen dituzue hainbat argazki: