Jakingo duzuenez sukaldaritza tailerrarekin hasi gara azken asteetan eta oraingoan gure ikasleek etxeko yogurtak prestatu dituzte. Probatzeko aukerarik izan bazenuten zapore gozoarekin geratuko zineten. Hemen dituzue argazki batzuk eta baita bideotxo bat ere:
Kaixo!! Aurreko hiru hilabetean unibertsoaren proiektuari bukaera emateko erakusketa polita osatu genuen. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue bideotxo batzuk:
Kaixo! Martxoan 5 ikaslek bete dituzte urteak: Kattalinek 2an, Manexek 3an, Anik eta Iñakik 21ean eta Arianak 27an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!
Kaixo!! Jakingo duzuenez otsailaren bukaeratik hasita eta martxoan bukatuta LH 1-2.mailetako ikasleek igeriketa ikastaroa osatu dute. Igeriketan trebatzeaz gain primeran pasa dute ikasleek. Hemen dituzue azken saioko argazki batzuk: