Ikusle koputua

2016-02-03

Helduen garaiko jolasak soinketan

Gure helduen garaiko jolasak eta orain praktikatzen ditugunak oso ezberdinak dira. Beren garaiko jolasak ezagutzeko soinketako asteleheneko saioan horietako jolas batzuk osatu genituen. Kasu honetan goma jolasak, kanika jolasak eta iturri edo txapa jolasetan aritu ginen. Hemen dituzue argazki batzuk:

Helduen anekdotak

Aurreko astean helduen hirugarren bisita izan genuen. Oraingoan beren bizitzetako anekdotak kontatu zizkiguten. Beren borondatea eskertu nahi dugu gurekin beren denbora partekatzeagatik eta animatzen ditugu partaide berriak ere guregana hurbiltzera. Orain arte emakumeen bisitak soilik izan ditugu, ea gizonezkoak ere animatzen diren!!
Hemen dituzue beren anekdotak jasotzen dituzten bideotxoak:

2016-02-01

Jolas kooperatiboak

Ostiralean urtarrilaren 29an jolas kooperatiboak osatu genituen frontoian adin guztietako ikasleak nahastuta. Bi jolas osatu genituen: etxeak aldatu eta labirintoa. Lehenengo jolasean hirunaka bizilagunak, paretak edota etxe osoa aldatu behar zen. Labirintoaren jolasean berriz, katuak sagua harrapatu behar zuen baina labirintoaren barrutik. Hona hemen jolasetako argazki batzuk:

2016-01-31

Herri kirolak

Dakizuenez helduen garaiko oroitzapenak lantzen ari gara hiruhilabete honetan. Gorputz hezkuntzako saioan lehen hezkuntzako ikasleak baserrietako lanetatik eratorritako kirolak praktikatzen aritu gara. Hona hemen saio horretan ateratako argazki batzuk: