Ikusle koputua

2017-06-02

Bizikleta irteera

Atzo ekainak 1, iaz bezala bizikleta irteera osatu genuen LH-ko 3-4 eta 6.mailakoekin. Eskolan elkartu ondoren eta kaskoak jantzita Zubietaraino joan ginen. Zubietako frontoian hamaiketakoa egin eta beisbolean aritu ginen. Ondoren berriro bueltatu ginen eskolara. Hemen dituzue gure txirrindularien eta kirolarien argazki batzuk:














Baratzeko produktuen zozketa

Maiatzaren 31ean baratzetik tomateak, azak, azaloreak eta garia atera genuen. Ondoren ikasleen artean zozketa egin genuen produktu horiekin guztiekin.
Sarituak Beñat, Manex, June Errasti, Ana, Lina eta Irati Murua izan ziren. Zorionak denoi eta sarituak izan ez zirenak lasai egon daitezela hurrengo batean izango da eta!!















2017-05-31

Ikasleen urtebetetzeak

Maiatzean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Izarrek maiatzaren 4ean, Joanesek maiatzaren 13an eta Malenek maiatzaren 16an.
Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!



2017-05-30

Bide Hezkuntza bizikletan LH 1-2.mailak

Gaur maiatzak 30 asteartea Gorputz Hezkuntzako saioan Bide Hezkuntzako saiotxo bat egin dugu bizikletak erabiliz. Lehenik seinale desberdinak ezagutu ditugu eta bakoitzak markatzen duena ikasi, ondoren frontoian zirkuitua osatzeko. Hemen dituzue saioko hainbat argazki: