Ikusle koputua

2017-06-06

JOLASAK IKASLEEK EGINDAKO MATERIALEKIN

Gaur ekainak 6 gorputz hezkuntzako saioan ikasleek sortutako materialekin jolasak egin ditugu. Patriciaren laguntzarekin arteko saioetan ikasleek frisbee-ak egin dituzte eta 3-4-6.mailakoek egindako zankoak ere erabili ditugu. Hemen dituzue hainbat argazki:



























2017-06-02

Bizikleta irteera

Atzo ekainak 1, iaz bezala bizikleta irteera osatu genuen LH-ko 3-4 eta 6.mailakoekin. Eskolan elkartu ondoren eta kaskoak jantzita Zubietaraino joan ginen. Zubietako frontoian hamaiketakoa egin eta beisbolean aritu ginen. Ondoren berriro bueltatu ginen eskolara. Hemen dituzue gure txirrindularien eta kirolarien argazki batzuk:














Baratzeko produktuen zozketa

Maiatzaren 31ean baratzetik tomateak, azak, azaloreak eta garia atera genuen. Ondoren ikasleen artean zozketa egin genuen produktu horiekin guztiekin.
Sarituak Beñat, Manex, June Errasti, Ana, Lina eta Irati Murua izan ziren. Zorionak denoi eta sarituak izan ez zirenak lasai egon daitezela hurrengo batean izango da eta!!