Pasa den ostiralean azaroak 15 gure eskolan egon diren praktiketako ikasleak agurtu genituen. Bizkotxo goxoa ekarri ziguten eta guk ikasleen argazkiak oparitu genizkien. Mila esker Maddi eta Maialen zuen laguntzagatik!!! Laster arte!!!
Kaixo!! Astelehenean azaroak 12 robotika saio berri bat osatu genuen eskolan. Oraingoan 3 robot mota desberdin montatu eta programatzen aritu ziren ikasleak. Lasterketa bat egiteko aukera ere izan zuten. Hemen dituzue argazki eta bideotxo batzuk:
Kaixo!!! Pasa den ostiralean baratzean aritu ostean jolas kooperatiboetako beste saiotxo bat osatu genuen. Hiru jolas desberdin osatu genituen: korapiloa askatu, makilak tente eta lau ilaran. Hemen dituzue hainbat argazki:
Kaixo! Azaroaren 9an ostirala baratzean lanean aritu ginen. Lehenik Haur Hezkuntzako ikasleak belarrak kentzen aritu ziren eta ondoren aitzurrarekin ere aritu ziren lurra mugitzeko. Ondoren Lehen Hezkuntzako 1-2.mailetako ikasleek lurrari buelta eman zioten hurrengo batean ereiteko. Hemen dituzue argazki batzuk:
Atzo azaroak 5 Robotika saioa osatu genuen HH 4-5 urteko ikasleekin eta LH 1-2koekin. HH 4-5 urteko ikasleak Blue bot izeneko robotarekin aritu ziren programazio hastapen bat eginez eta LH 1-2.mailetako ikasleak Legoko piezak erabiliz robot desberdinak muntatu eta programatu zituzten. Hemen dituzue hainbat argazki eta bideo: