Ikusle koputua

2018-12-19

Ikerren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur abenduak 18 Ikerren urtebetetzea izan da eta eskolan ospatu dugu. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018-12-15

Enararen urtebetetzea

Kaixo!  Abenduaren 14ean Enararen urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018-12-13

Izarren urtebetetzea

Abenduaren 11an Izarren urtebetetzea izan zen eta eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2018-12-12

Euskararen inguruan solasean Ikerren gurasoekin

Euskaraldiarekin bat Ikerren gurasoak gonbidatu genituen eskolara. Elkarrizketa polita egin genien eta euskararekiko duten ahalegina eta maitasuna transmititu ziguten. Hemen duzue elkarrizketa osoa bideo pare batean:





ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK ETA LASTER ARTE!!!!

2018-12-10

Euskararen eguna: Herri kirolak

Kaixo!! Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako herri kirolak antolatu genituen frontoian eta ikasle guztiak nahastatuta jolasean aritu ginen. Lokotxak, txingak, sega, zaku lasterketa eta sokatira praktikatu genituen. Hemen duzue bideotxo bat, ea zuen gustukoa den!!!


2018-12-03

Munstro harrapatzaileak

Kaixo!! Gure LH 1-2.mailetako ikasleek gorputz hezkuntzako saioetan ipuin motore kooperatiboa landu dute. Hainbat saiotan Munstro Harrapatzaile bihurtu dira eta planteatutako erronkak gainditu dituztenez gero, ikasle bakoitzak diploma bat lortu du. Hemen dituzue gure Munstro harrapatzaileak!!!




Euskararen inguruan solasean

Kaixo!! Dakizuenez euskaraldiak aurrera darrai eta eskolan hainbat ahobizi eta belarriprest batzuk ere baditugu. Euskararen erabilera dela eta, ostiralean azaroak 30 eskolako amona batzuk etorri zitzaizkigun eskolara beren garaian euskararen erabileran zein zailtasun izan zituzten kontatzeko eta beste hainbat kontuez hitz egiteko ere bai. Hemen dituzue hainbat bideo ikusgai:


















ESKERRIK ASKO ZUEN BIZIPENAK KONTATZEAGATIK!!!