Ikusle koputua

2019-02-08

Ikasleak konposta egiten

Kaixo!! Agiñako eskolako ikasleak konposta egiten hasi dira gaur. Horretarako eliza zaharreko aldamen batean jarritako konpostagailua erabiltzen hasiko gara. Astean bi egunetan aterako dugu materia organikoa, horrekin konposta egin ahal izateko. Hemen dituzue 1.saioko argazki batzuk:


Luciari agurra

Kaixo, jakingo duzuenez Lucia joan zaigu. Hainbat urtez Agiñako eskolako parte garrantzitsua izan da eta horregatik omenalditxo bat egin nahi diogu gure blog honetatik. Ezinezkoa litzateke berak egindako lan guztia azaltzea baina bideotxo batean bildu ditugu eskolan bizitako hainbat une. Bere familiari besarkada bat eta muxu potolo bat bidaltzen dizkiogu Agiñako hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok.


ESKERRIK ASKO AGIÑAKO ESKOLA TXIKIA HANDI EGITEN LAGUNTZEAGATIK

2019-02-06

Neguko eskea

Kaixo!! Astelehenean otsailak 4 Neguko eskean atera ginen Agiñako kaleetan zehar lurra esnatzeko asmoz. Letra dotorea moldatu egin zuten Goizanek eta Iñakik eta gure ikasleek ederki ikasi eta kantatu zuten. Gurekin bat egitea ezinezkoa izan bazitzaizuen lasai egon, hemen dituzue hainbat bideotxo eta:
















Gorkaren urtebetetzea

Kaixo!! Astelehenean otsailak 4 Gorkaren urtebetetzea izan zen. Bizkotxo goxoa ekarri zuen eta eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



KAZETARIAK GARA PROIEKTUA

Kaixo!! Jakingo duzuenez hiru hilabete honetako proiektua kazetaritza da. HH 4-5 urteko gelan testu mota desberdinak ari dira sailkatzen. Hemen dituzue argazki batzuk:


















2019-02-01

Eraikuntza txokoan eraikitzen

Kaixo!! Espazio aldaketen barruan eraikuntza txokoa definituta dago HH 4-5 urteko ikasleen gelan. Espazio horretan aritu dira ikasleak eraikuntzak osatzen. Begira nola moldatzen diren tutuekin!!!













Denda LH 1-2koen gelan

Kaixo!! Berritasunekin jarraituz LH 1-2.mailetako ikasleen gelan denda antolatu dute. HH 4-5 urteko gelakoak gonbidatu dituzte elkarrekin aritzeko. Era horretan matematika landuz oso gustura ibili dira. Ikusi zein ederki moldatzen diren: