Ikusle koputua

2019-03-05

Kattalinen urtebetetzea

Kaixo!! Martxoaren 2an Kattalinen urtebetetzea izan zen. Larunbata zenez ostiralean ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!


2019-03-01

Iñauterietako emanaldia: Zirkoa

Kaixo!!! Atzo otsailak 28 Agiñako eliza zaharrean iñauterietako emanaldia osatu genuen. Oraingoan zirkoa montatu dugu eta ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan da. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten lasai egon, hemen dituzue atzoko emanaldiko hainbat bideo. Bide batez eskerrik asko etorri zineten guztioi eta zorionak ikasle eta irakasleei sekulako ikuskizuna osatzeagatik!!!















2019-02-27

Martinaren urtebetetzea

Kaixo!! Otsailaren 22an Martinaren urtebetetzea eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!




2019-02-21

HHko ikasleak Donostiako Tabakaleran

Kaixo!! Aurreko astean LHko ikasleak Donostiara joan ziren antzerkia ikustera. Egun berean HHko ikasleak Donostiako Tabakaleran egon ziren. Primeran pasa zuten bertan jolasean. Hemen duzue aurkezpentxo bat argazkiekin:


Zarauzko Photomuseum-era bisita

Kaixo!! Otsailaren 13an Zarauzko Photomuseum-era bisita egin zuten ikasleek. Argazkilaritzaren historiari buruzko hainbat kontu ezagutzeaz gain manipulatzeko aukera ere izan zuten. Hemen duzue bideotxo bat:

2019-02-18

Amets-en urtebetetzea

Kaixo!! Otsailaren 9an Ametsen urtebetetzea izan zen. Otsailaren 11an ospatu genuen eskolan eta horretarako bizkotxo goxoa ekarri zuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2019-02-12

Jolas kooperatiboak otsailak 8

Kaixo! Ostiralean otsailak 8 jolas kooperatiboetako beste saio bat osatu genuen frontoian. Oraingoan 3 jolas osatu genituen: binakako garraioa, arrantzalearen sarea eta gustuko al dituzu zure bizilagunak?
Hemen dituzue hainbat argazki: