Kaixo familia!!! Urtarrilaren zortzian Ibai eta Aiuriren urtebetetzea izan zen. Oso ondo ospatu genuen beraien urtebetetzea. Ekarri zituzten tartak mundialak zeuden. Espero dugu zuen urtebetetzean ederki pasa izana.
Urtarilaren 11n Sararen urtebetetzea ospatu genuen.
Hiru urte egin zituen. Oso tarta goxoa ekarri zuen eta ederki pasa genuen.
2019-12-04
ARREMONAK
Azaroak 25etik 28ra Maialen eta Julen etorri zitzaizkigun tratu onetaz hitzegitera. LH-3-4-5-6 gelakoei erakutsi ziguten nola hobetu gure arteko harremanak. Empatia gehiago edukitzea gure artean hobeto egoteko jolasen bitartez. Oso ondo pasa genuen beraiekin. ESKERRIK ASKO!!
Aginagako LH 1-2-3-4-5 eta 6.mailako ikasleak joan ginen. Ederki pasa genuen naturarekin jolasean. Altxorraren bila jolastu ginen arratsaldean eta gauean iratxoak eta maitagarriak bilatzen aritu ginen. Saltxitxak afaldu eta lotara joan ginen. Ea noiz bueltatzen garen!!!
Kaixooo!!! Azaroaren 24ean erle eguna izan zen. Eskolako ikasle guztiok erle egunarekin lotutako marrazki bat egin genuen. Erle egunean marrazki lehiaketa egiten da eta adinaren arabera banatzen dituzte sariak. Irabazten baduzu ezti pote bat oparitzen dizute. Gure eskolan bi pertsonek lortu zuten saria. Pertsona horiek hauek dira: HH3an Aiuri Errastik irabazi zuen eta HH4ean Ane Landak. Hurrengo urtean ea gure eskolako beste ikasle batek lehiaketa irabazten duen. HURRENGORARTEEEEEEEEE!!!
JOKU KOOPERATIBOAK
Azaroak 23an joku kooperatiboak egin genituen. Bikain pasa genuen talde lana egiten denen artean. Oso dibertigarria izan zen eta ederki pasa genuen. Denok parte hartu genuen, ikasleak eta irakasleak.