Ikusle koputua

2017-03-10

ESKOLA TXIKIETAKO OLINPIADAK 2017

Gaur martxoak 10, ostirala, Tolosako Berazubi estadioan eskola txikietako olinpiaden beste ekitaldi bat osatu dugu. Eskola desberdinetako ikasleak bildu gara bertan eta hainbat jolas eta atletismoko proba egin ditugu. Ederki pasa dugu!!

Hemen dituzue hainbat argazki:










2017-03-09

Emakumearen eguna

Atzo martxoak 8 emakumearen eguna ospatu zen mundu osoan zehar. Eskolan hainbat emakumeren biografiak ezagutu genituen lehenik eta ondoren puxiken laguntzaz emakumeen ikurra irudikatu genuen frontoian. Bukatzeko geletan egindako lanak eskolako kanpoaldean itsatsi genituen. Hemen dituzue ekintzaren hainbat argazki:











Jolas kooperatiboak

Aurreko ostiralean martxoak 3 jolas kooperatiboak egin genituen frontoian. Oraingoan 4 jolas desberdin osatu genituen: altxorraren bila, putz eta putz, alfonbra magikoa eta puxikak kanpora.
Hemen dituzue argazki batzuk: