Ikusle koputua

2018-11-20

Familientzat hitzaldia

Kaixo! Oraingoan gonbidapen batekin gatoz. Jakingo duzuenez gure eskola Sare Hezkuntza proiektuan sartuta dago. Honen barruan ikasle, irakasle zein gurasoei bideratutako formakuntza saioak osatuko ditugu. Hau dela eta hurrengo asteartean LH 3-4-5-6.mailetako gelan 16:30etatik 18:00etara Heziketa digitalaren inguruko hitzaldia antolatu dugu. Bertan sare sozialak, teknologia, heziketa eta bestelako gaiez arituko zaizkigu. Egun horretan bertan LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek jazarpena-ziberjazarpenaren inguruko saioa osatuko dute gelan. 
Zuen interesekoa izango delakoan, parte hartzera animatzen zaituztegu!!!


2018-11-19

Praktiketako ikasleen agurra

Pasa den ostiralean azaroak 15 gure eskolan egon diren praktiketako ikasleak agurtu genituen. Bizkotxo goxoa ekarri ziguten eta guk ikasleen argazkiak oparitu genizkien. Mila esker Maddi eta Maialen zuen laguntzagatik!!! Laster arte!!!











TXOKOLATEZKO NAPOLITANAK

Kaixo lagunak! Asteazkenaren 14an, HHko ikasleek txokolatezko napolitanak egin  genituen. Oso onak zeuden.
On egin!









2018-11-14

Robotika LH 3-4-5-6.mailetan

Kaixo!! Astelehenean azaroak 12 robotika saio berri bat osatu genuen eskolan. Oraingoan 3 robot mota desberdin montatu eta programatzen aritu ziren ikasleak. Lasterketa bat egiteko aukera ere izan zuten. Hemen dituzue argazki eta bideotxo batzuk:












2018-11-12

Jolas kooperatiboak

Kaixo!!! Pasa den ostiralean baratzean aritu ostean jolas kooperatiboetako beste saiotxo bat osatu genuen. Hiru jolas desberdin osatu genituen: korapiloa askatu, makilak tente eta lau ilaran.
Hemen dituzue hainbat argazki:

Korapiloa





Makilak tente








Lau ilaran







Baratzean lanean

Kaixo! Azaroaren 9an ostirala baratzean lanean aritu ginen. Lehenik Haur Hezkuntzako ikasleak belarrak kentzen aritu ziren eta ondoren aitzurrarekin ere aritu ziren lurra mugitzeko. Ondoren Lehen Hezkuntzako 1-2.mailetako ikasleek lurrari buelta eman zioten hurrengo batean ereiteko. Hemen dituzue argazki batzuk:









Ahmed-en urtebetetzea

Kaixo! Pasa den ostiralean azaroak 9an Ahmed-en urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztien partez!!!