Urriaren 18an jolas kooperatiboak egin genituen eskolako frontoian . Oso ondo pasa genuen, jolas pila bat egin genituen eta sekulako barreak bota genituen!!!!
Kaixo guztioi! Urriaren 18an maitegrama egin genuen!
Gauza positiboak idatzi behar genituen, bakoitzarentzako bat gutxienez.
Lehenengo sobre batzuk egin genituen eta gero mezuak idatzi.
Hemen dituzue argazki batzuk!
Gaur Ekainberrin nola pasatu genuen erakutsiko dizuegu. Ekainberrin gauza asko ikasi genituen. Bertan, tailerrak egin genituen, adibidez ekain kobaren erreplika ikusi genuen eta animalien margolanak ere ikusi genituen: hartzenak, bisonteenak, zaldienak eta abar. Hara joateko gogoa sartu bazaizue hemen duzue astebururako plan polit bat! Animatu zaitezte!!!