Ikusle koputua

2014-03-26

IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


2014ko martxoaren 21ean Aginagako eskolan ikasitako
ikasle ohiak elkarrizketatu  genituen. Hauek dira ikasle ohien izenak: Mirian, Eneritz, Aloña, Ixiar, Manuel, Dolo, Ainhoa, Aitor, Imanol, Naiara, Jaione eta Aitziber.

Patio garaiak 30minutu irauten zituen.Jolas hauetara jolasten ziren: Pies quietos, baisball, kanikak, txapak, futbola eta pilota.
Futboleko taldeak egiteko hankak erabiltzen zituzten. Bi pertsona bata bestearen parean jartzen ziren eta pausoak ematen zituzten. Hanka bestearen gainean jartzen zuenak irabazten zuen. Irabazitakoak lehenengoa aukeratzen zuen.

Neskek andereño bat zuten eta mutilek maisu bat. Hauek dira beraien izenak: Miren, Mertxe, Jexus eta Joxe Ramon. Jexusek uste zuen ingelera garrantzitsua zela eta orduan bere borondatez 14:00etatik 14:30etara ingelera ematen zuen. Antzerki oso zailak  egiten zituzten. Kurtso osoan zehar  lantzen zuten antzerkia. Irakaslearen etxea eskolaren  parean zegoen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat