Ikusle koputua

2017-03-31

Martxoko urtebetetzeak

Martxoan 5 ikaslek bete dituzte urteak: Kattalinek 2an, Manexek 3an, Sarak 17an, Anik 21ean eta Arianak 31an. Zorionak denei eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!


2017-03-28

ESKOLAKO AZOKA

Pasa den ostiralean martxoak 24 eskolako atarian azoka osatu genuen lehenengo aldiz. Baratzeko produktuak salmentan jarri genituen: letxugak edo urazak, espinakak edo ziazerbak eta baita atxikoria ere. Saltzeko irrika hain handia zenez, ordua baino lehenago hasi ginen produktuak saltzen eta ordurako etorri zen jendea jenerorik gabe gelditu zen. Barkamena eskatzen dizuegu lerro hauetatik. Etorkizunean beste era batean antolatuko dugu horrelakorik berriro ez gertatzeko.

Salmenta bukatu ostean kontuak egin genituen eta zuen eskuzabaltasunari esker 17 euro lortu genituen haziak erosi ahal izateko.

ESKERRIK ASKO EIDER ZURE LAGUNTZA HANDIAGATIK!!!

MILA ESKER HURBILDU ZINETEN DENOI!! 
LASTER IZANGO DUZUE BESTE AUKERA BERRI BAT!!! 
BITARTEAN BIDEOTXO HONEKIN UZTEN ZAITUZTEGU!!



2017-03-23

Aukeran dantza taldeko dantzaria eskolan

Atzo martxoak 22 Aukeran dantza taldeko Ander Errasti eskolan izan genuen. Euskal dantzei buruz hitz egiteaz gain dantzan ere jarri gintuen. Hemen dituzue hainbat argazki eta bideotxo:
























2017-03-20

ZENTZUMEN JOLASA

Aurreko astean karramarroen gelan zentzumenak lantzen aritu ginen jolasen bitartez. Begira ze ederki ibili ginen entzumena garatzen:








Irakurketa partekatua martxoak 17

Ostiralean martxoak 17 jolas kooperatiboak egin aurretik irakurketa partekatuaren beste saio berri bat osatu genuen. Primeran ibili ginen ipuin desberdinak elkarri kontatzen. Begira zeinen argazki politak atera genituen:















Jolas kooperatiboak martxoak 17

Ostiralean martxoak 17 jolas kooperatiboen saio berri bat osatu genuen. Oraingoan 2 jolasetan aritu ginen: paratxutarekin jolasean eta futbolin erraldoian. Hemen dituzue zenbait argazki:

















2017-03-17

IKT HELDUTASUN EREDUA

Aurten gure eskolan Informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) heldutasun eredua lortzeko eskaera egin zen. Prozesu luze bat osatu ondoren gaur goizean Lasarteko Berritzeguneko IKT arduraduna eskolan izan da auditoria pasatzeko. Eskolako klaustroaren helburua oinarrizko maila behintzat eskuratzea izan da eta helburu hori lortu ez ezik gainditu egin dugu. Izan ere maila ertaina edo tarteko maila eskuratu baita. Maila aurreratua lortzeko atarian gelditu gara baina hurrengo ikasturtean prozesu honekin jarraitzeko asmoa dago eta maila hori lortzea aurreikusten da.

ZORIONAK KLAUSTROKIDE GUZTIOI EGINDAKO LANAGATIK!!!!


2017-03-15

Liburuen altxorra

Gaur martxoak 15 Galtzagorri Elkarteko Imanol etorri zaigu eskolara hainbat liburu mailegutzan uztera. Haietako hainbati buruz hitz egin digu eta baita kontatu ere. Hemen dituzue argazki batzuk:






2017-03-10

AHUNTZA BATAIATZEN

Otsailak 21 asteartea Haur Hezkuntzako ikasleek ahuntza bataiatzeko aukera izan zuten. Haizea izena jarri zioten eta nolakoa den ikusi nahi baduzue hemen dituzue argazki batzuk: