Ikusle koputua

2017-03-28

ESKOLAKO AZOKA

Pasa den ostiralean martxoak 24 eskolako atarian azoka osatu genuen lehenengo aldiz. Baratzeko produktuak salmentan jarri genituen: letxugak edo urazak, espinakak edo ziazerbak eta baita atxikoria ere. Saltzeko irrika hain handia zenez, ordua baino lehenago hasi ginen produktuak saltzen eta ordurako etorri zen jendea jenerorik gabe gelditu zen. Barkamena eskatzen dizuegu lerro hauetatik. Etorkizunean beste era batean antolatuko dugu horrelakorik berriro ez gertatzeko.

Salmenta bukatu ostean kontuak egin genituen eta zuen eskuzabaltasunari esker 17 euro lortu genituen haziak erosi ahal izateko.

ESKERRIK ASKO EIDER ZURE LAGUNTZA HANDIAGATIK!!!

MILA ESKER HURBILDU ZINETEN DENOI!! 
LASTER IZANGO DUZUE BESTE AUKERA BERRI BAT!!! 
BITARTEAN BIDEOTXO HONEKIN UZTEN ZAITUZTEGU!!



5 iruzkin:

  1. Seguru goxo goxoak zeudela!Lan bikaina!

    ErantzunEzabatu
  2. Earki pasa genuen azoka osatzen. Eskerrik asko zuei!!!
    Aste honetan barazki gehiago jartzea komeni zaigu. Ostiralean egindako hutsuneak betetzeko. Joango gara hitz egiten.

    Bestalde, Imanolek irabazitako ipuin sariduna irakurriko nuke. Zintzilikatu al dezakezue?
    Mila esker...

    ErantzunEzabatu
  3. Earki pasa genuen azoka osatzen. Eskerrik asko zuei!!!
    Aste honetan barazki gehiago jartzea komeni zaigu. Ostiralean egindako hutsuneak betetzeko. Joango gara hitz egiten.

    Bestalde, Imanolek irabazitako ipuin sariduna irakurriko nuke. Zintzilikatu al dezakezue?
    Mila esker...

    ErantzunEzabatu
  4. Ze ondo. Ikaragarri ari zeate ikasten baratzarekin...

    ErantzunEzabatu
  5. Guk ez genuen aukera izan ezer erosteko!!Hurrengoan "sin falta"!!Probatzeko gogo ederra dugu zuen baratzako produktuak!Agiñako baratzarik onena duzue!!!Hau inbiriyaaaa!!!

    ErantzunEzabatu