Ikusle koputua

2017-06-20

Sendabelarrak eta ukenduak

Gaur ekainak 20 Aitziber etorri zaigu eskolara eta belarrei buruzko kontu interesgarri pila bat ikasi ditugu berari esker. 
Lehenik berak ekarritako belarrak ezagutu, usaindu eta txikitu ditugu ondoren ukendua egiteko. 
Txikitutako belarrei olioa gehitu diegu eta sutan jarri dugu nahasketa guztia lapiko batean ordubetez. 
Bitartean paseotxo bat eman dugu Agiñan topa daitezkeen hainbat belar ezagutu eta jasotzeko. 
Paseoa egin ostean argizaria gehitu diogu nahasketari eta bakoitzarentzat ukendu bat lortu dugu. 
Hemen dituzue saio interesgarri honetako bideo pila bat, zuek ere ikas dezazuen. 






















































ESKERRIK ASKO AITZIBER ZURE LAGUNTZA HANDIAGATIK!!!!


1 iruzkin:

  1. Orain ere zenbat lan dauden zintzilikatuak zuen blogean.
    Harrigarria da zuen lan egiteko gaitasuna!!!
    Aitziberrek senda belarrei buruzko sekretu guztiak azaldu dizkizue eh!!!!
    Orain sendagaiak etxean prestatzeko moduan zarete!!!!
    Animo!!!! Sergio ikasten!!!!

    ErantzunEzabatu