Ikusle koputua

2018-11-20

Familientzat hitzaldia

Kaixo! Oraingoan gonbidapen batekin gatoz. Jakingo duzuenez gure eskola Sare Hezkuntza proiektuan sartuta dago. Honen barruan ikasle, irakasle zein gurasoei bideratutako formakuntza saioak osatuko ditugu. Hau dela eta hurrengo asteartean LH 3-4-5-6.mailetako gelan 16:30etatik 18:00etara Heziketa digitalaren inguruko hitzaldia antolatu dugu. Bertan sare sozialak, teknologia, heziketa eta bestelako gaiez arituko zaizkigu. Egun horretan bertan LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek jazarpena-ziberjazarpenaren inguruko saioa osatuko dute gelan. 
Zuen interesekoa izango delakoan, parte hartzera animatzen zaituztegu!!!


2 iruzkin:

  1. Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi. Espero dugu zuen interesekoa izan zela.

    ErantzunEzabatu