Ikusle koputua

2019-10-02

Unax eta Danelen urtebetetzea




ZORIONAAAAAK!!!

Danelek 4 urte bete zituen abuztuaren 4ean eta Unaxek 7 urte bete zituen irailaren 2an.Bien urtebetetzea eskolako lehenego astean ospatu genuen.
ZORIONAK BIKOTE!!! ESPERO DUGU EGUNA ONDO PASA IZANA!!! HURRENGORARTE!




San estebanera irteera

kaixo denoi!!!

Irailaren 13an San Estebanera (Urdaiaga) irteera egin genuen.
Goizeko 10:00etan atera ginen, eta 11:00ak aldera iritxi ginen.
Bertan hamaiketakoa jan genuen eta ondoren kantatzen eta gitarra jotzen ibili ginen. 

HEMEN DITUZUE ARGAZKI BATZUK!





Proiektua historiaurrea

Kaixo lagunok!
Aurtengo ikasturteko lehenengo proiektua historiaurrea da. Hori lantzeko bildu ginen eskolako ikasle guztiak asanblada bat egiteko. Bertan ikasleon aurrezagutzak eta jakin nahi ditugun gauzak azaldu genituen.





    

Heziketa digitala

Kaixo guztioi! Irailaren 18an heziketa digitalari buruzko informazioa jaso genuen. Hortarako Julen irakasleak lagundu egin zigun. Oso ondo pasa genuen ikasten, gauza asko ikasi genituen




2019-06-20

Juneren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur ekainak 20 June Zubiaurren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!


Bizikleta irteera

Kaixo!! Atzo ekainak 19 LHko ikasleekin bizikleta irteera osatu genuen. Batzuk Txokoalderaino iritsi ziren eta beste batzuk Lasarteko hipodromoraino. Bizikletaz gozatzeaz gain zaldi lasterketa bat ere ikusteko aukera izan genuen. 
Bestalde HH 4-5 urteko ikasleak Txokoalderaino oinez joan ziren eta bertan jolasean aritu ziren.
Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai:













Ur festa

Kaixo!!! Ekainaren 18an Ur festa ospatu genuen eskolan. Txikienak plisti-plasta ibili ziren bitartean HH 4-5 urteko ikasleak eta LHkoak jolas desberdinak osatu zituzten. Bukaeran ur-gerra bat izan zen eta denok blai-blai bukatu genuen. Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai: