Ikusle koputua

2017-02-28

Baratzeko uzta jasotzen

Aurreko astean baratzeko lehen uzta jasotzen aritu ginen. Berakatz samurrak jasotzen aritu ginen. Ondoren marrubiak sartu eta tomate eta piper haziak erein genituen. Hemen dituzue argazki batzuk:














2017-02-20

Otsaileko urtebetetzeak

Otsailean 2 ikaslek urteak bete dituzte: Anak otsailaren 1ean eta Gorkak otsailaren 4ean. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!



HHko IKASLEAK SORGINEN EDABE MAGIKOA PRESTATZEN

Joan den ostiral arratsaldean HHko ikasleek edabe magikoa magikoa prestatu zuten. Krokodilo begiak, dragoi buztana eta bestelako osagaiak erabiliz edabe magiko goxoa prestatu zuten. Hona hemen bideotxo bat:


ATSOEN GELAKOEN EMANALDIA

Pasa den ostiralean otsailaren 17an hain zuzen ere, Atsoen gelakoek emanaldi bat eskaini zuten eskolako ludotekan. Gorputz Hezkuntzan egindako azken lanak erakutsi zizkiguten eta nahiz eta urduritasun handia izan ikuskizun polita eskaini zuten. Hemen dituzue hainbat bideo:






2017-02-16

Usurbilgo liburutegian

Atzo 2017/02/15 ean LH 1. eta 2. mailakoak liburutegira joan ziren HHkoekin.Hemen argazki batzuk dauzkagu:









2017-02-09

AZKENENGO ALBISTEAK ESKOLAN

A ze disgustua hartu dugun landare ontzi hau ikusi ondoren! Mesedez ikasleok eskatzen dizuegu zigarro-puntak ontzi honen gainean ez botatzeko.Lan asko egiten ari gara eta holako irudiak oso desatseginak dira.Gainera suposatzen da zuek ere ohitura osasungarriak ere erakutsi behar dizkiguzuela.

Mesedez ez bota berriro zigarro-puntak lorontzira.


Mesedez negua pasa arte bai ikasleei bai gurasoei eskatzen dizuegu eskolako atea itxita mantentzea ikasgeletako tenperatura beroa mantentzeko.



Joan den ikasturtean baratzaren proiektua hasi behar genuenez, Donostiako ipuin lehiaketa batean parte hartu genuen.250 ipuin aurkeztuak izan ginen…Hau poza andereñoak esan zigunean 10 ipuinen artean Imanolen ipuina aukeratua izan zela.Lan hauek argitaratuak izan dira eta parte hartu duten eskoletan banatu dira.
Zorionak Imanol zure lanarengatik! 



2017-02-06

Santa Ageda 2017

Urtero legez eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartu ginen Aginagan zehar Santa Ageda kantatzen. Etortzerik izan ez bazenuten hemen dituzue egun horretako hainbat bideo:













2017-02-02

DIAGONALA

LEHENGO EGUNEAN DIAGONALAK IKASTEN EGON GINEN ATSOEN GELAKOAK. HEMEN ARGAZKI BATZUK DAUZKAZUE: