Ikusle koputua

2019-06-20

Juneren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur ekainak 20 June Zubiaurren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!


Bizikleta irteera

Kaixo!! Atzo ekainak 19 LHko ikasleekin bizikleta irteera osatu genuen. Batzuk Txokoalderaino iritsi ziren eta beste batzuk Lasarteko hipodromoraino. Bizikletaz gozatzeaz gain zaldi lasterketa bat ere ikusteko aukera izan genuen. 
Bestalde HH 4-5 urteko ikasleak Txokoalderaino oinez joan ziren eta bertan jolasean aritu ziren.
Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai:













Ur festa

Kaixo!!! Ekainaren 18an Ur festa ospatu genuen eskolan. Txikienak plisti-plasta ibili ziren bitartean HH 4-5 urteko ikasleak eta LHkoak jolas desberdinak osatu zituzten. Bukaeran ur-gerra bat izan zen eta denok blai-blai bukatu genuen. Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai:


















2019-06-11

Udaneren urtebetetzea

Kaixo!! Ekainaren 7an Udaneren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!