Ikusle koputua

2019-05-31

Eskola txikietako festa 2019 Agiñan

Festa eguna hurbiltzen ari da!! Hurrengo astean burubelarri egongo gara prestatzen eta urduritasuna ere somatzen hasiak gara. Hemen doakizue Porrotxekin batera prestatutako bideoa. Aurreko larunbatean ikasle, irakasle eta familiek aukera izan zenuten eliza zaharreko argazki erakusketan ikusteko, baina bertaratzerik izan ez bazenuten hemen duzue aukera ikusteko. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

 

Jaioneren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur maiatzak 31 Jaioneren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



 
Maiatzaren 30ean osteguna, HH 3-4-5 urteko ikasleak Donostiara joan ziren Jon Braun ikuskizunaz disfrutatzera. Eguraldi ederra izan zuten lagun eta primeran pasa zuten.

 

2019-05-28

Liburuen altxorra (Galtzagorri Elkartea)

Kaixo!! Gaur maiatzak 28 Galtzagorri Elkarteko Imanol etorri zaigu bisitan. Aste santuko oporrak baino lehenago liburuen altxorra utzi zigun eskolan eta gaur jasotzera etorri da. Bi saio egin ditu bata LH-n eta bestea HH-n. Hemen duzue bideotxo pare bat HH-ko ikasleekin egindako saiokoak. Imanolez gain bada gure eskolan ipuin kontalaririk, ikusi bestela!!!




Txikiguay-ra irteera HHko ikasleekin

Kaixo!! Jakingo duzuenez maiatzaren 24ean HH-ko ikasleak Usurbilgo Txikiguay-ra joan ziren. Primeran pasa zuten bertan gora eta behera, saltoka, jolasean...
Hemen dituzue argazki batzuk:



2019-05-26

LHko ikasleak Arotzenean

Kaixo!! Jakingo duzuenez Lehen Hezkuntzako ikasleak Arotzenean izan dira asteazken eta ostegunean. Natur inguruneaz hainbat kontu ikasteaz gain primeran pasa dute. Hemen duzue egonaldiaren bideotxo bat. Ea zuen gustukoa den:



2019-05-17

Malen-en urtebetetzea

Kaixo!!! Atzo maiatzak 16 Malen-en urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2019-05-15

Joanesen urtebetetzea

Kaixo!! Maiatzaren 13an Joanesen urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



2019-05-06

Arhane eta Gabrielleren urtebetetzea

Kaixo!!! Gaur, maiatzak 6, Arhane eta Gabrielleren urtebetetzeak ospatu ditugu eskolan. Zorionak bioi eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!







Izarren urtebetetzea

Kaixo!! Maiatzaren 3an Izarren urtebetetzea ospatu genuen eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztien partez!!!




Xabier Olaso idazlea eskolan

Kaixo!! Apirilaren 30ean asteartea Xabier Olaso idazlearen bisita izan genuen eskolan. Bere liburuei buruz hitz egiteaz gain ipuinen bat entzuteko aukera izan genuen. Ez hori bakarrik, kantatu eta dantzatzeko aukera ere izan genuen. Hemen dituzue ikusgai hainbat argazki eta baita bideotxo bat ere:


















Mila esker Xabier zure bisitagatik!!!