Ikusle koputua

2017-05-31

Ikasleen urtebetetzeak

Maiatzean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Izarrek maiatzaren 4ean, Joanesek maiatzaren 13an eta Malenek maiatzaren 16an.
Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!



2017-05-30

Bide Hezkuntza bizikletan LH 1-2.mailak

Gaur maiatzak 30 asteartea Gorputz Hezkuntzako saioan Bide Hezkuntzako saiotxo bat egin dugu bizikletak erabiliz. Lehenik seinale desberdinak ezagutu ditugu eta bakoitzak markatzen duena ikasi, ondoren frontoian zirkuitua osatzeko. Hemen dituzue saioko hainbat argazki:

























Animaliak eskolan

Aste honetan hainbat animalia izan ditugu eskolan: Oilaskoa eta kui-ak. Jaten eman diegu eta ondo zaindu ditugu. Ikus itzazue argazki batzuk:






2017-05-29

JOLAS KOOPERATIBOAK

Maiatzak 26an irakurketa partekatuaren beste saio bat egin ondoren jolas kooperatiboen saio berri bat osatu genuen. Oraingoan binakako oztopo zirkuitua eta paratxutarekin jolas desberdinak praktikatu genituen. Hemen dituzue argazki batzuk:












IRAKURKETA PARTEKATUA

Maiatzak 26an ostirala irakurketa partekatuaren beste saio bat osatu genuen eskolan. Musika lasaiaz lagunduta eta ikasle guztiak nahastuta irakurketaz gozatzeko aukera izan zen. Hemen dituzue hainbat argazki:















2017-05-19

Traineru estropada

Hemen behean duzuen estekan sakatuta ekainean antolatuko den estropadaren informazio gehiago izango duzue: 

Traineruen estropada

Arraun ikastaroa: Agiña eta Adunako eskolak elkarrekin

Gaur maiatzak 19 Agiñako eskolako eta Adunako eskolako 3.zikloko ikasleak arraun ikastaroa egitera joan dira Oriora. Arraunari buruz asko ikasi eta praktikatzeko aukera ere izan dute. Bi eskoletako ikasleek elkarrekin primeran pasa dute. Hemen dituzue bideotxo pare bat eta elkarrekin ateratako argazkiak:








2017-05-15

NOLEGA 2017

Pasa den ostiralean maiatzak 12 Agiñako eskolan Nolega emanaldia osatu genuen. Horretarako Zubieta eta Ereñotzuko eskolek gurekin bat egin zuten eta ikuskizun politaz gozatu ahal izan genuen. 

Hemen dituzue emanaldiko irudiak:






































2017-05-02

Azken xedea: Euskal kultura eta mitologia

Bigarren hiru hilabetean euskal kultura eta mitologia izan zen gure proiektua. Azken xede bezala emanaldi bat osatu genuen eskolan. Antzerkiak, dantza eta bukatzeko herri kirolak osatu genituen. Hemen dituzue emanaldiko bideo guztiak:















2017-05-01

Irakurketa partekatua

Apirilaren 28an ostirala irakurketa partekatuko beste saio berri bat osatu genuen eskolan. Hona hemen egun horretako irudiak: