Ikusle koputua

2019-12-04



ARREMONAK

Azaroak 25etik 28ra Maialen eta Julen etorri zitzaizkigun tratu onetaz hitzegitera. LH-3-4-5-6 gelakoei erakutsi ziguten nola hobetu gure arteko harremanak. Empatia gehiago edukitzea gure artean hobeto egoteko jolasen bitartez. Oso ondo pasa genuen beraiekin. ESKERRIK ASKO!!

Egilea: Izar LH-3-4-5-6 partez :)
















artikutzako egonaldia


         Kaixo guztioi! 
     
Urriaren 24an Artikutzara joan ginen.
Aginagako LH 1-2-3-4-5 eta 6.mailako ikasleak joan ginen. Ederki pasa genuen naturarekin jolasean. Altxorraren bila  jolastu ginen arratsaldean eta gauean iratxoak eta maitagarriak bilatzen aritu ginen. Saltxitxak afaldu eta      lotara joan ginen. Ea noiz bueltatzen garen!!!
     Aioooooooooooooooooo!!!!!!

 

 



Erle eguna

Erle eguna

Kaixooo!!!


Azaroaren 24ean erle eguna izan zen. Eskolako ikasle guztiok erle egunarekin lotutako marrazki bat egin genuen. 
Erle egunean marrazki lehiaketa egiten da eta adinaren arabera banatzen dituzte sariak. Irabazten baduzu ezti pote bat oparitzen dizute. Gure eskolan  bi pertsonek lortu zuten saria. Pertsona horiek hauek dira: HH3an Aiuri Errastik irabazi zuen eta HH4ean Ane Landak. Hurrengo urtean ea gure eskolako beste ikasle batek lehiaketa irabazten duen.


HURRENGORARTEEEEEEEEE!!!

 

  JOKU KOOPERATIBOAK

Azaroak 23an joku kooperatiboak egin genituen. Bikain pasa genuen talde lana egiten denen artean. Oso dibertigarria izan zen eta ederki pasa genuen. Denok parte hartu genuen, ikasleak eta irakasleak.






AHMED-EN URTEBETETZEA





AHMED-EN URTEBETETZEA

Azaroaren 11n, Ahmed-en urtebetetzea ospatu genuen. Bi bizkotxo handi ekarri zituen. Oso goxoak zeuden!!! Zorionak eta ondo pasa eguna!!!

2019-11-06

Liburuen altxorra





LIBURUEN  ALTXORRA





Urriaren 31n Imanol, Galtzagorri elkartekoa, etorri zitzaigun eta liburuen altxorra ekarri zigun,

124 liburu utzi zizkigun irakurtzeko eta gozatzeko! Azaroaren 4ean hasi ginen liburuak irakurtzen. 

Mailegu bidez irakurri genituen. Eskolako liburutegian zegoen liburuen altxorra.

Francescaren urtebetzea


Kaixo guztioi! Urriaren 18an Francescaren  urtebetzea izan zen. Zazpi urte bete zituen. Zorionak Francesca eta ondo pasa eguna.



IRAIDE-REN URTEBETETZEA

     

IRAIDE-REN URTEBETETZEA



KAIXO FAMILIAAA!!! 

Urriaren 24an Iraideren urtebetetzea izan zen.  Nahiko berezia izan zen, Artikutzan ospatu genuelako.

ZORIONAK IRAIDE!!!!!!!!

Hemen duzue argazki bat!








2019-10-30

Jolas koperatiboak

Jolas    kooperatiboak

    Kaixo!!!!      

   Urriaren 18an jolas kooperatiboak egin genituen eskolako frontoian .  Oso ondo pasa genuen, jolas pila bat egin  genituen  eta  sekulako  barreak bota genituen!!!!


MAITEGRAMA





Kaixo guztioi! Urriaren 18an  maitegrama egin genuen!
Gauza positiboak idatzi behar genituen, bakoitzarentzako bat gutxienez.
Lehenengo sobre batzuk egin genituen eta gero mezuak idatzi.
Hemen dituzue argazki batzuk!









  

Ekainberrira bixita

 EKAINBERRIRA BIXITA

KAIXOOOOOOOOO!!!

Gaur Ekainberrin nola pasatu genuen erakutsiko dizuegu. Ekainberrin gauza asko ikasi genituen. Bertan, tailerrak egin genituen, adibidez ekain kobaren erreplika ikusi genuen eta animalien margolanak ere ikusi genituen: hartzenak, bisonteenak, zaldienak eta abar. Hara joateko gogoa sartu bazaizue hemen duzue astebururako plan polit bat! Animatu zaitezte!!!

AGUUUUUUR!!! IKUSI ARTE!!!!

2019-10-23

Zorionak Daniela!  Hiru urte betetzen dituzu.
Ondo pasa asteburua.




    JARE-REN URTEBETETZEA

 Urriaren 16an Jare-ren urtebetetzea ospatu genuen, oso ondo pasa genuen. Zorionak Jare! Hemen dauzkazue argazki batzuk.
   

Ianen urtebetetzea

IANEN URTEBETETZEA:

Kaixo familia!

Urriaren 18an Ian-en urtebetetzea izan zen eta eskolan ospatu egin genuen, a ze festa egin genuen!
AGUR!


2019-10-02

Unax eta Danelen urtebetetzea




ZORIONAAAAAK!!!

Danelek 4 urte bete zituen abuztuaren 4ean eta Unaxek 7 urte bete zituen irailaren 2an.Bien urtebetetzea eskolako lehenego astean ospatu genuen.
ZORIONAK BIKOTE!!! ESPERO DUGU EGUNA ONDO PASA IZANA!!! HURRENGORARTE!




San estebanera irteera

kaixo denoi!!!

Irailaren 13an San Estebanera (Urdaiaga) irteera egin genuen.
Goizeko 10:00etan atera ginen, eta 11:00ak aldera iritxi ginen.
Bertan hamaiketakoa jan genuen eta ondoren kantatzen eta gitarra jotzen ibili ginen. 

HEMEN DITUZUE ARGAZKI BATZUK!





Proiektua historiaurrea

Kaixo lagunok!
Aurtengo ikasturteko lehenengo proiektua historiaurrea da. Hori lantzeko bildu ginen eskolako ikasle guztiak asanblada bat egiteko. Bertan ikasleon aurrezagutzak eta jakin nahi ditugun gauzak azaldu genituen.





    

Heziketa digitala

Kaixo guztioi! Irailaren 18an heziketa digitalari buruzko informazioa jaso genuen. Hortarako Julen irakasleak lagundu egin zigun. Oso ondo pasa genuen ikasten, gauza asko ikasi genituen




2019-06-20

Juneren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur ekainak 20 June Zubiaurren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!


Bizikleta irteera

Kaixo!! Atzo ekainak 19 LHko ikasleekin bizikleta irteera osatu genuen. Batzuk Txokoalderaino iritsi ziren eta beste batzuk Lasarteko hipodromoraino. Bizikletaz gozatzeaz gain zaldi lasterketa bat ere ikusteko aukera izan genuen. 
Bestalde HH 4-5 urteko ikasleak Txokoalderaino oinez joan ziren eta bertan jolasean aritu ziren.
Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai: