Ikusle koputua

2018-05-31

Eskola txikietako festa Oikian: Prentsa oharra


Agiñako hatz markak

Kaixo!! Oikiako eskolarekin bat egiteko pare bat lan bidali zizkiguten. Alde batetik nortasun digitalaren inguruan blog-ean jarritako bi bideotxo zintzilikatzea eta bestetik festa egunerako prestatzen joateko gure hatz markekin lantxoren bat osatzea. Lan hori entsegu bat izango da festa egunean egin beharreko beste lan baterako. Egun horretan eskultura batean gure hatz markak utziko ditugu eta era horretan eskola txiki guztietako energia bertan islatuko da. Eskultura hori eskola berriaren sarreran jarriko dute. Hemen duzue eskolan egin dugun lantxoa, ea zuen gustukoa den!!


Agiñako eskolak bat egiten du Oikiako eskolarekin

GORA ESKOLA TXIKIAK!!

2018-05-30

Lizarrusti barnetegiko bideotxoa

Kaixo! Aurrekoan LHko ikasleek Lizarrustira egindako irteerari buruzko hainbat argazki izan zenituzten ikusgai. Oraingoan bideotxo bat osatu dugu argazki gehiagorekin eta musikaz lagunduta. Ea zuen gustukoa den!



2018-05-29

Maiatzeko ikasleen urtebetetzeak

Kaixo! Maiatzean hainbat ikaslek bete dituzte urteak: Safak maiatzaren 1ean, Izarrek maiatzaren 4ean, Arhanek eta Gabrielek maiatzaren 6an, Joanesekin maiatzaren 13an eta Malenek maiatzaren 16an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta familien partez!!!

2018-05-25

LHko ikasleak Lizarrustiko aterpetxean

Kaixo! Dakizuenez LHko ikasle guztiak Lizarrustiko aterpetxera joan dira. Primeran pasa dute bertan lo eginda. Hemen dituzue argazki batzuk:
















2018-05-14

Sukaldaritza tailerra: Cous-cous-a prestatzen

Kaixo! Aurreko ostegunean maiatzaren 10ean LHko ikasleak sukaldaritza tailerrean lanean aritu ziren. Oraingoan cous-cous ederra prestatu zuten. Batzuek probatzeko aukera ere izan zenutela badakit. Hemen dituzue gure etorkizuneko Argiñano, Arzak, Berasategi eta abarren irudiak!!!






Kristina Eneakoak bisitan: "On"-dakin proiektua

Kaixo! Joan den ostiralean maiatzaren 11an Donostiako Kristina Enea Fundaziokoek bisita egin ziguten ikasleekin birziklatzeak duen garrantziaz hitz egin eta hainbat jarduera egiteko. Lehenik Gari zientzilaria HH eta LH 1-2ko ikasleekin aritu zen. Ondoren Ibonek LH 3-4-5.mailetako ikasleekin saio teoriko-praktiko bat osatu zuen. Hemen dituzue bi saioetako argazki batzuk:













2018-05-09

Neurketak egiten

Kaixo!! Jakingo duzuenez eskolan animalia batzuk ditugu. Aurreko egunean neurketak egiten aritu ginen. Ea asmatzen duzuen zer nolako animaliak diren hauek:



Baratzeko tonbola

Kaixo! Pasa den ostiralean maiatzak 4, eskolako baratzeko hainbat produkturekin tonbola osatu genuen. Zenbaki bat aukeratu eta erosi ondoren zozketa egin genuen eskolako atarian. Zorionak irabazleoi eta barazkirik eraman ez zenutenontzat lasai, etorkizunean beste aukeraren bat izango duzue eta!!