Ikusle koputua

2019-03-29

Porrotx-en bisitako bideoak

Kaixo!!! Dakizuenez Porrotx izan genuen bisitan eta bideo batzuk grabatu ahal izan genituen. Beheko estekan sakatuz gero aukera duzue ikusi edota deskargatzeko. Horretarako azpian dituzuen argazkietan duzue prozesua:

1. Beheko esteketan sakatu (2 bideo daude):




2. Horrelako pantaila bat agertuko zaizue:


3. Bideoaren izenburuaren ondoan agertzen den geziari sakatu eta ondorengo leihoa agertuko da:



4. Azaltzen diren bi aukeretako bat hautatu: artxiboa ireki (Bideoa ikusteko) edo artxiboa gorde (Bideoa gordetzeko)

KONTUAN HARTU BIDEOAK IKUSI ETA DESKARGATZEKO AUKERA ASTEBETEZ IZANGO DUZUELA, ONDOREN EZABATU EGITEN BAITIRA.
DESKARGATU EDO IKUSTEKO ARAZORIK IZANGO BAZENUTE ZUZENDARITZATIK PASA ZAITEZKETE.

ESPERO DUGU BIDEOAK GUSTUKO IZATEA!!!

2019-03-27

Galtzagorri Elkartekoen bisita: Liburuen altxorra

Kaixo!! Astelehenean martxoak 25 Galtzagorri Elkarteko Imanolen bisita jaso genuen eskolan. Liburuen altxorra ekartzeaz gain hainbat ipuintxo aurkeztu zizkigun. Maiatzaren erdi alderarte eskolan izango ditugu maileguak osa daitezkeelarik. Hemen dituzue egindako saioaren hainbat argazki:











Arianaren urtebetetzea

Kaixo guztioi!!! Gaur martxoak 27 Arianaren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!


2019-03-22

Eskolako entomologoak

Kaixo!! Gaur arratsaldean martxoak 22 HHko eta LH 1-2.mailetako ikasleak, eguraldi ederra aprobetxatuz, esploratzaile lanetan aritu dira. Ikusi nolako espezieak topatu dituzten!!!

























Eskola Txikietako Kirol Topaketak 2019

Kaixo!! Gaur martxoak 22 Eskola Txikietako Kirol Topaketak ospatu dira Tolosako Berazubi estadioan. 20 eskola txikitako ikasleak elkartu gara eta kirolaz eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izan dugu. 














Ondorengo estekan sakatzen baduzue Tolosako atarian agertutako albistea irakur dezakezue eta argazki gehiago ikusteko aukera ere izango duzue:



2019-03-21

Aniren urtebetetzea

Kaixo!! Gaur martxoak 21 Aniren urtebetetzea ospatu dugu eskolan. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!



Noaua aldizkarira bisita

Kaixo!! Atzo martxoak 20 Usurbilgo Noaua aldizkarira bisita egin genuen. Bertan astekari bat argitaratzeak suposatzen duen lana azaldu ziguten. Gure blog honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu bertako arduradunei bisitatzeko aukera emateagatik.





2019-03-18

Jolas kooperatiboak martxoak 15

Kaixo!! Martxoaren 15ean jolas kooperatiboetako saio berri bat osatu genuen frontoian. Oraingoan 3 jolas osatu genituen: Baloi garraioa, arrainen arrantza eta tutu kooperatiboak. Hemen dituzue hainbat argazki ikusgai:

Baloi garraioa











Arrainen arrantza

















Tutu kooperatiboak