Ikusle koputua

2018-02-26

Gure baratza

Kaixo!! Aurreko ostegunean Jakoba Errekondoren bisita jaso ostean, ostiral arratsaldean baratzean lantxo bat egiten aritu ginen. Aurtengo eguraldi euritsua ikusita gure baratzak babestea erabaki dugu eta horretarako negutegiak jarri ditugu. Ikusi zein txukun geratu diren!!







Ikasleen urtebetetzeak: Otsaila

Kaixo!! Otsailean ikasle batek bete ditu urteak, Gorkak otsailaren 4ean urteak bete zituen. ZORIONAK ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASO GUZTIEN PARTEZ!!



2018-02-25

Jakoba Errekondoren bisita

Kaixo!! Otsailaren 22an Jakoba Errekondoren bisita jaso genuen. Alde batetik HHko ikasleekin baratxuriak landatzen aritu zen eta bestetik LHko ikasleekin ilargiak baratzarekin duen zerikusiari buruzko azalpen polita eskaini zigun. Hona hemen argazki eta bideo batzuk atzoko saioaren inguruan:















2018-02-21

Ipuin motore kooperatiboa LH 1-2.mailak

Kaixo! Atzo gorputz hezkuntzako saioa izan zuten LH 1-2.mailetako ikasleek. Saioan ipuin motore kooperatiboa osatu genuen. Horretarako indio bihurtuta erronka desberdinak gainditu behar zituzten ikasleek. Hemen dituzue erronka batzuen bideoak:









2018-02-13

Iñauteriak 2018: Unibertsoa bideoak

Kaixo!! Aurreko mezuan iñauterietako argazkiak ikusteko aukera izan zenuten. Oraingoan emanaldiaren bideoak dituzue ikusgai. Espero dugu zuen gustukoak izatea!!





2018-02-11

Iñauteriak 2018: Unibertsoa

Kaixo guztioi! Pasa den ostiralean otsailak 9 eskolako iñauteriak ospatu genuen Agiñako eliza zaharrean. 2.hiru hilabeteko proiektua unibertsoa izanik gai bera hartu genuen mozorrotu eta ikuskizuna prestatzeko. Hemen dituzue geletako argazkiak eta laster emanaldiaren bideotxoak izango dituzue ikusgai.

Zientzilariak






Estralurtarrak






Astronautak






 Eguzki-sistema (Eguzkia eta planetak)



2018-02-05

Santa Ageda

Kaixo!! Pasa den ostiralean otsailak 2 Santa Ageda ospatu genuen eskolan. Gure asmoa Agiñan zehar kantatzea izan bazen ere, eguraldi txarra zela eta azkenean eskolan abestu behar izan genuen. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten, hemen duzue bideotxo bat:



2018-02-04

Baratzean lanean

Kaixo!! Pasa den astean baratzean beste saiotxo bat egin genuen. Oraingoan baratza txukuntze aritu ginen eta baba handia eta ilarrak ereiten artitu ginen. Lan polita egin genuen denon artean. Hemen duzue bideotxo bat: