Aste honetan hainbat animalia izan ditugu eskolan: Oilaskoa eta kui-ak. Jaten eman diegu eta ondo zaindu ditugu. Ikus itzazue argazki batzuk:
Hemen behean duzuen estekan sakatuta ekainean antolatuko den estropadaren informazio gehiago izango duzue:
Traineruen estropada
Gaur maiatzak 19 Agiñako eskolako eta Adunako eskolako 3.zikloko ikasleak arraun ikastaroa egitera joan dira Oriora. Arraunari buruz asko ikasi eta praktikatzeko aukera ere izan dute. Bi eskoletako ikasleek elkarrekin primeran pasa dute. Hemen dituzue bideotxo pare bat eta elkarrekin ateratako argazkiak:
Pasa den ostiralean maiatzak 12 Agiñako eskolan Nolega emanaldia osatu genuen. Horretarako Zubieta eta Ereñotzuko eskolek gurekin bat egin zuten eta ikuskizun politaz gozatu ahal izan genuen.
Hemen dituzue emanaldiko irudiak:
Bigarren hiru hilabetean euskal kultura eta mitologia izan zen gure proiektua. Azken xede bezala emanaldi bat osatu genuen eskolan. Antzerkiak, dantza eta bukatzeko herri kirolak osatu genituen. Hemen dituzue emanaldiko bideo guztiak: