Kaixo!! Dakizuenez euskaraldiak aurrera darrai eta eskolan hainbat ahobizi eta belarriprest batzuk ere baditugu. Euskararen erabilera dela eta, ostiralean azaroak 30 eskolako amona batzuk etorri zitzaizkigun eskolara beren garaian euskararen erabileran zein zailtasun izan zituzten kontatzeko eta beste hainbat kontuez hitz egiteko ere bai. Hemen dituzue hainbat bideo ikusgai:
ESKERRIK ASKO ZUEN BIZIPENAK KONTATZEAGATIK!!!
Ikusle koputua
2018-12-03
2018-11-30
Erle eguna: Ian irabazle
Erronka motore kooperatiboak
Kaixo! Lehenengo hiru hilabetea bukatzen ari zaigu. Gorputz Hezkuntzan LH 3-4-5-6.mailako ikasleekin erronka motore kooperatiboak osatu ditugu eta egindako lanarekin bideotxo bat duzue ikusgai hemen. Bi taldetan aritu gara eta elkarrekin kooperatuz edozein erronka gainditu daitekeela ikusi dugu. Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea!!
2018-11-29
Anjeren urtebetetzea
Pasa den igandean azaroak 25 Anjeren urtebetetzea izan zen. Astelehenean azaroak 26 eskolan ospatu genuen. Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta familia guztien partez!!!!
2018-11-26
Azaroak 25: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
Kaixo! Jakingo duzuenez atzo azaroak 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatu zen. Guk pasa den ostiralean eskolan tratu onei buruz hitz egiten aritu ginen. Geletan hainbat bideo eta ipuin desberdin ikusi ostean, arratsaldean Tratu onen dekalogoa idatzi genuen. Eskolako pasiloan jarri genuen ikusgai. Ondoren jolas bat osatu genuen paratxuta erabiliz. Taldeka dekalogoan azaldutako lau hitz osatu behar izan genituen. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:
















2018-11-23
HHko ikasleak sukaldari
Kaixo!! Azken egunetan sukaldari bikain bihurtu zaizkigu Haur Hezkuntzako ikasleak. Ikusi nolako patata tortila ederrak prestatu dituzten!!
Baratzean eta lorategietan lanean
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
































