Ikusle koputua
2018-01-31
Ikasleen urtebetetzeak: Urtarrila
Kaixo! Urtarrilean bi ikaslek bete dituzte urteak: Safak urtarrilaren 5ean eta Ibai Muruak urtarrilaren 8an. ZORIONAK BIEI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASO GUZTIEN PARTEZ!!
Gorputz adierazpena eta erlajazioa
Kaixo! Atzo urtarrilak 30, gorputz hezkuntzako saioan, gorputz adierazpena eta erlajazioa lantzen aritu ginen. Hemen duzue bukaerako erlajazioaren bideotxo bat.
Ea zuen gustukoa den!
Ea zuen gustukoa den!
Sukaldaritza praktikatzen
Sukaldaritza arrakasta handia izaten ari da LH 1-2ko gelan. Duela aste pare bat gailetak egiten lagundu zigun Ainhoak. Goxo-goxoak atera ziren ez zen batere sobratu eta!! Hemen duzue argazkitxo bat:
Mila esker Ainhoa zure laguntzagatik!!!
2018-01-30
Sukaldaritza praktikatzen
Kaixo!! Atzo urtarrilak 29 sukaldari bihurtu ginen. Rachid eta Zakiaren laguntzaz Marokoko sukaldaritza ezagutzeko aukera izan genuen. Hemen duzue bideotxo bat atzoko argazkiekin egina.
Eskerrik asko Rachid eta Zakia zuen laguntzagatik!!!
2018-01-28
Jolas kooperatiboak
2018-01-24
ESKOLA TXIKIEN EZAUGARRIAK
ESKOLA PUBLIKOAK

EUSKALDUNAK


ADIN ANIZTASUNA DUTENAK


INGURUAREKIKO INTERAKZIOAN

GERTUKOAK, ATSEGINAK, EROSOAK...


AUZOAREKIN LOTUTAKOAK


"GUZTION ESKOLAK"


IKASLE GUZTIAK IRAKASLE GUZTIONAK DIRA


HERRI TXIKITIK MUNDU ZABALERA BEGIRA DAUDENAK


ANIMA ZAITEZTE GUREKIN BAT EGITERA!!!
Yoga saioak eskolan
Kaixo!! Gaur urtarrilak 24 bisita berezi bat izan dugu eskolan. Lorea yogako irakaslea etorri zaigu eta HH 4-5 urteko ikasleak, LH 1-2.mailakoak eta LH 3-4-5.mailetakoek aukera izan dute yogari buruzko hastapentxo txiki bat egiteko. Hemen ikus ditzakezue saioetako une batzuk:
ESKERRIK ASKO LOREA ZURE LAGUNTZAGATIK!!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)