Kaixo!! Gaur Ian eta Danielaren urtebetetzeak ospatu ditugu. Ian-ek gaur betetzen ditu urteak eta Danielak urriaren 20an. Zorionak bioi eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztien partez!!!
Kaixo!! Gaur Jareren urtebetetzea ospatu dugu. Atzo urteak bete zituen baina araztegira bisita izan zutenez LH 3-4-5-6.mailako ikasleek gaurko utzi dugu.
Zorionak eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztion partez!!!!
Kaixo! Gaur urriak 16 LH 3-4-5-6.mailetako ikasleak araztegia bisitatzera joan dira. Bertan urak egiten duen ibilbidea ikusi ahal izan dute. Hemen dituzue argazki pare bat:
Kaixo! Aurreko astean Urarekin zerikusia duten esperimentuak aurkeztu zizkiguten LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek. Hemen dituzue guztiak ikusgai!!!
Kaixo!! Urriaren 8an Robotika saioa izan zuten LH 3-4-5-6.mailetako ikasleek. Kasu honetan Lego Wedo 2.0 izeneko materialarekin aritu ziren. Anderren azalpenak entzun ostean ikasleak 3 taldetan Lego piezak erabiliz robot desberdinak montatu zituzten eta ondoren baita programatu ere. Hemen dituzue argazki eta bideotxo batzuk:

