Ikusle koputua

2016-05-09

Baratzan matematika lantzen

Gaur goizean LH 1-2.mailako ikasleak baratza ikustera joan gara eta bisita matematika lantzeko aprobetxatu dugu. Neurketa desberdinak egiten egon gara. Lehenik estimazio batzuk osatu ditugu hanketako pausuak kontatuz, ondoren makil bat erabili dugu eta azkenik metroaren laguntzaz gure estimazioak egokiak izan diren konprobatu dugu. Baratzaren perimetroa eta azalera ere kalkulatzen aritu gara, hesia jarri beharko bagenu zenbat metro erosi beharko liratekeen jakiteko.
Hemen dituzue saio honetako hainbat argazki:

8 iruzkin:

  1. Hori bai dela ikastea ondo pasatzen!
    Ze suertea dugun baratza ta guzti!!

    ErantzunEzabatu
  2. Hori bai dela ikastea ondo pasatzen!
    Ze suertea dugun baratza ta guzti!!

    ErantzunEzabatu
  3. Arazo bat dut!Guk ere baratza dugu eta hesia jarri nahi dugu,lagunduko diguzue zenbat metro erosi behar ditugun kalkulatzen?? Gure baratzak 8 metroko zabalera eta 12 metroko luzeera du. Mila esker

    ErantzunEzabatu
  4. Arazo bat dut!Guk ere baratza dugu eta hesia jarri nahi dugu,lagunduko diguzue zenbat metro erosi behar ditugun kalkulatzen?? Gure baratzak 8 metroko zabalera eta 12 metroko luzeera du. Mila esker

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Kaixo, 1.zikloko ikasleak gara "Sagu gela". Perimetroa kalkulatu behar da. Lau aldetako luzera batzen kalkulatzen da. Hau da, 12+8+12+8. Guk egin dugu eta 40 metroko hesia behar duzu. Agur eta ondo izan.

      Ezabatu
    2. Aroa Alkorta16/5/12 (15:21)

      Eskerrik asko lagunak!!Hala ere beste arazo txiki bat suertatu zait: Karteran 100 Euro ditut eta hesi metro bakoitzak 3 euro balio ditu.Iritsiko al zait? barazkirik erosteko sobratuko al zait?Mila esker berriz ere

      Ezabatu
    3. Kaixo Aroa 1.zikloko ikasleak gara Sagu gela. Kalkulatu egin dugu eta ez zaizu ailegatuko. 10 metrok 30 euro balio du, 20 metrok 60 euro, 30 metrok 90 euro eta 40 metrok 120 euro. Beste 20 euro behar dituzu hesia erosteko eta ez zaizu sobratuko barazkiak erosteko. Agur eta galdetu lasai beste arazo bat baldin baduzu.

      Ezabatu
    4. Kaixo Aroa 1.zikloko ikasleak gara Sagu gela. Kalkulatu egin dugu eta ez zaizu ailegatuko. 10 metrok 30 euro balio du, 20 metrok 60 euro, 30 metrok 90 euro eta 40 metrok 120 euro. Beste 20 euro behar dituzu hesia erosteko eta ez zaizu sobratuko barazkiak erosteko. Agur eta galdetu lasai beste arazo bat baldin baduzu.

      Ezabatu