Hemen dituzue gure laneko argazki batzuk:
Ikusle koputua
2016-05-17
Matematika lantzen
Atzo Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasleak matematika saioan problema bat ebazten aritu ginen. Oilasko zatiak erosi nahi ditugu eta 3 tamainatako kutxak dauzkagu. Txikia 6 zatitakoa, ertaina 9 zatitakoa eta handia 20 zatitakoa. Nola erosi ahal ditut 21 zati? Posiblea al da 19 zati erostea? Zenbat oilasko zati kopuru desberdin eros daitezke? Zenbat zati ezin dira inolaz ere erosi?
Erregletak erabili genituen kopuru desberdinak posibleak diren edo ez jakiteko. 100 arteko kopuruak kalkulatzen hasi ginen, baina oraindik lana gelditzen zaigu. Problema bukatutakoan izango duzue gure emaitzen berri.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina