Ikusle koputua

2017-12-04

Euskararen eguna

Dakizuenez abenduaren 3an euskararen eguna izan da. Egun seinalatu hau ospatzeko eskolan asmakizun saiotxoa eta bertso saiotxo txiki bat egin dugu. Hori dela eta hemen duzue asmatutako bertso pare bat zuek etxean ere kanta itzazuen.

Euskararen eguna 
abenduak hiru,
hizkuntza babestea
denoi dagokigu,
izan gaitezen denok
gu horren testigu.
Indio asko gara
bat bakarra tribu

DOINUA: ARTUA AHITU ETA 1 (ZORTZIKO TXIKIA)

Zaharra dugu gure hizkuntza       
zaharrena beharbada,
euskaldunok erabili dugu
bakoitzak bere erara,
jaso baititu urte askotan
hainbat ta hainbat zaplada
baina ez dezagun galtzen utzi.
Gora ta gora euskara!

 DOINUA: Bertso polit bat kantatuko det A (ZORTZIKO HANDIA)

euskararen txantxangorria bilaketarekin bat datozen irudiak

1 iruzkin:

  1. Bertsolari bikainak zarete!!! ze bertso politak, ederrak benetan!!!

    AUPA EUSKARA ETA AUPA ZUEK!!!
    Muxu potolo bat denontzat

    ErantzunEzabatu